Orriak

2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

E, E, ERRALDOI! E, E, ERRALDOI! Amaitu dugu!

Erraldoien proiektutxoarekin ere amaitu dugu! Oso pozik ibili gara! Hona hemen argazkitxo batzuk: 


Pilabat erraldoi ezagutu ditugu: Mari, Urtzi, Sorgiña, Tartalo... eta nola ez, Debako erraldoiak ere bai!! Izaga eta Carlosmonteren muralak ere egin ditugu! A ze nolako artistak diren!









Eta a ze sorpresa Rokeren aitxitxa "Billale"-k egindako erraldoia ezagutu genuenean. Lasturren sorturiko erraldoia, PIPILASTUR! Eskerrik asko benetan, asko gozatu dugu.













PIPILASTUR-ekin kalejira egin genuen eskolan zehar! Maialen eta Sararen laguntzarekin, trikiti eta pandero soinuarekin!

Eta amaitzeko... IRTEERA DEBAKO ERRALDOIAK IKUSTERA!
Goizian Udaletxeko arkupetara joan gara Debako erraldoiak ikustera! 








Txis pun!

1 iruzkin: