Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2015 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Badatoz Gabonak!

Erraldoiekin amaitu eta Gabonetan murgildu gara. Gabonetako abestiak abestu, Olentzero eta Mari Domingiren istorioak ezagutu, marrazkiak, jolasak, eskulanak... Primeran pasatu dugu. Hemen uzten dizuegu argazkitxo batzuk: 


Artistatxo hauek martxan jarri eta etxetik ekarririko piƱaburuekin Gabonetako zuhaitzak egin ditugu. Hau bai apaingarri ederra!






Eta noski, eskolarako zuhaitza ere sortu dugu: 



Gainera, bisita berezi-berezi bat izan genuen eskolan. Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren, opari eta guzti! A ze urduritasuna nabaritzen zen, eta a zelako poza! Beraiek guri maletatxoak oparitu zizkiguten, eta guk beraiei gelan eginiko artelan eder parea, maitasun osoz eginak. 






Gure gelan egon eta gero, musika gelan eskolako guztiek hainbat abesti abestu genien.




 Mari Domingi eta Olentzeroooo... ETORRI HURRENGO URTEAN ERE!!

Eta gaur, azken eguna borobiltzeko, eta Santo Tomas eguna izanda, txerriaren zozketa egin eta txistorra jan degu!



Zozketan saritua June izan da, ZORIONAK!!!! 


Amaitzeko txistorra ederra jan eta jolastera!

Beno, ziztu bizian iritsi da urte amaiera, beraz gozatu Gabonak eta urtarrilean ikusiko dugu elkar berriro! Hemen egongo gara zuen zain, gogotsu!

GABON ZORIONTSUAK eta URTE BERRI ON guztioi! 

Edurne, Idoia, Sara eta Maialen

2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

E, E, ERRALDOI! E, E, ERRALDOI! Amaitu dugu!

Erraldoien proiektutxoarekin ere amaitu dugu! Oso pozik ibili gara! Hona hemen argazkitxo batzuk: 


Pilabat erraldoi ezagutu ditugu: Mari, Urtzi, SorgiƱa, Tartalo... eta nola ez, Debako erraldoiak ere bai!! Izaga eta Carlosmonteren muralak ere egin ditugu! A ze nolako artistak diren!









Eta a ze sorpresa Rokeren aitxitxa "Billale"-k egindako erraldoia ezagutu genuenean. Lasturren sorturiko erraldoia, PIPILASTUR! Eskerrik asko benetan, asko gozatu dugu.













PIPILASTUR-ekin kalejira egin genuen eskolan zehar! Maialen eta Sararen laguntzarekin, trikiti eta pandero soinuarekin!

Eta amaitzeko... IRTEERA DEBAKO ERRALDOIAK IKUSTERA!
Goizian Udaletxeko arkupetara joan gara Debako erraldoiak ikustera! 








Txis pun!

2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

Erraldoiak dantzan daude!

Udazkenarekin amaitu eta gero, Erraldoien Proiektutxoari ekin genion. Eta ze gustura gabiltzan... begira, begira...









...eta hurrengoan gehiago!

2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna!


Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna izanda, maite ditugun emakumeen argazkiak gelara ekarri eta hormairudi eder hau osatu dugu. 










2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

Hemen gaude 3 urteko laguntxoak!



Ikasturteari hasiera eman eta elkar ezagutu ondoren, Udazkenaren proiektutxoari ekin genion. Oso gustura ibili gara, hona hemen argazki batzuk: 

































Gainera, bisitatxo berezi bat ere izan genuen. Mirari etorri zen artoa eta babarrunak aletzen erakustera, eta azkonarraren abenturak ere kontatu zizkigun. Ikusi, ikusi...









Ondoren, aletutako artoaren lokotxarekin, lokotx batzen jolastu ginen, eta ze ondo pasatu genuen!