Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2015 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2020(e)ko urriaren 26(a), astelehena

EGUNPASA DEBAN!

 Ostiralean, eguraldia aprobetxatuz, Deban egunpasa egin genuen. 

Lehenengo San Rokera joan ginen eta bertan jan genuen hamaiketakoa.





Gero frontoira jaitsi ginen, jolastera eta bazkaltzera.


Bazkalostean alamedara joan ginen, eta bertan ibili ginen parkean eta zelaian gustura!

Asko gozatu genuen Debako txoko ederretan barrena!

2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

ESPAZIOA EZAGUTZEN...

ESPAZIOARI BURUZKO PROIEKTUTXOAREKIN HASI GARA. GOGOTSU ARI GARA EGUZKI SISTEMA AZTERTZEN: EGUZKIA, PLANETAK...










LANEAN JARRAITUKO DUGU...!!