Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2015 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

Hilabete ederra pasatu degu, antzerkiaz blai, parkean eguzkitan eta pirataz mozorratuta!

Hilabete ederra pasatu degu! Otsailak 13an, 5 urteko lagunek MAKILAKIXKI antzerkia antzeztu ziguten. A ze antzezle kuadrila! Oso gustura egon ginen eta Makilakixkiren istorioa ezagutzeko aukera izan genuen...




Eguraldi ederra aprobetxatuz, parkera ere joan ginen arratsaldea pasatzera! Begira, begira...









Ea hurrengoan ere joateko aukera izaten dugun, primeran pasatu genuen!

...eta martxoa ondo hasteko... INAUTERIAK! Piraten munduan murgilduta ibili gara azken asteetan, marrazkiak, ezpatak... eta martxoak 1ean denok pirata mozorrotu eta inauteriak ospatu genituen! 









PIRATON BIZITZA HOBERENA DA!