Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2015 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

Bueltan gera berriz ere!

Gabonak pasatu dira, eta Olentzero eta Mari Domingi itzuli dira mendira. Primeran pasatu ditugu oporrak eta orain, berriro ere, gogotsu hasi gara lanean eskolan. 

Gainera, hasi gara ate irekiekin. Gela bakoitzean 3 txoko finkatu ditugu eta haurrek beraiek aukeratzen dute ze txokotan eta ze gelatan lan egin. Oso gustura aritu dira lanean, fin-fin. Begira, begira...













...horrelaxe jarraituko dugu, poz-pozik! Hurrengorarte!