Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2015 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Hauxe da gure urte hasiera!


Urtarril ederra pasatu degu Ikastolan! Pila bat gauza egin ditugu...


Maddiren hamsterra ezagutu genuen, Timi. Jaten eman genion, bere azala laztandu genuen, bere belarritxoak begiratu... gertutik ezagutzeko aukera eman ziguten Miren eta Maddik. Eskerrik asko! 




Timi ezagutu eta gero, intxaur oskolarekin nahi zuenak hamster bat egin zuen...



Honez gain, Sararekin fruten brotxetak egin genituen. Ze goxuak frutak... Eskerrik asko Sara! Oso gustura egon gara zurekin! Etorri nahi dezunian!













Gainera, konturatu gera, negu gogorra iritsi zaigula... eta gure artistek horixe bera irudikatu nahi izan zuten... begira, begira...






Klin, klan, klin, klan, euri tantak kalean...


Eta otsailarekin batera, iritsi da hain esperotako eguna SAN BLAS EGUNA! Honen aitzakira, azken asteetan San Blasaren inguruan ibili gara lanean Maialenen laguntzarekin. Hona hemen laburpen bideotxo bat: