Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2015 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

KLIKA KORRIKA!

Hasi da KORRIKA! Eta gu ere prestatzen ari gara... TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!

Lekukoak egin ditugu...



Gure oinatsekin KORRIKArako hormairudia sortu dugu...
















...orain dorsalak egiten jarraituko dugu!

KORRIKA TXIKIAN IKUSIKO DUGU ELKAR!! Bitartean... GU ERE EUSKARAREN ALDE!

2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

Hilabete ederra pasatu degu, antzerkiaz blai, parkean eguzkitan eta pirataz mozorratuta!

Hilabete ederra pasatu degu! Otsailak 13an, 5 urteko lagunek MAKILAKIXKI antzerkia antzeztu ziguten. A ze antzezle kuadrila! Oso gustura egon ginen eta Makilakixkiren istorioa ezagutzeko aukera izan genuen...




Eguraldi ederra aprobetxatuz, parkera ere joan ginen arratsaldea pasatzera! Begira, begira...









Ea hurrengoan ere joateko aukera izaten dugun, primeran pasatu genuen!

...eta martxoa ondo hasteko... INAUTERIAK! Piraten munduan murgilduta ibili gara azken asteetan, marrazkiak, ezpatak... eta martxoak 1ean denok pirata mozorrotu eta inauteriak ospatu genituen! 









PIRATON BIZITZA HOBERENA DA!


2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Hauxe da gure urte hasiera!


Urtarril ederra pasatu degu Ikastolan! Pila bat gauza egin ditugu...


Maddiren hamsterra ezagutu genuen, Timi. Jaten eman genion, bere azala laztandu genuen, bere belarritxoak begiratu... gertutik ezagutzeko aukera eman ziguten Miren eta Maddik. Eskerrik asko! 




Timi ezagutu eta gero, intxaur oskolarekin nahi zuenak hamster bat egin zuen...



Honez gain, Sararekin fruten brotxetak egin genituen. Ze goxuak frutak... Eskerrik asko Sara! Oso gustura egon gara zurekin! Etorri nahi dezunian!













Gainera, konturatu gera, negu gogorra iritsi zaigula... eta gure artistek horixe bera irudikatu nahi izan zuten... begira, begira...






Klin, klan, klin, klan, euri tantak kalean...


Eta otsailarekin batera, iritsi da hain esperotako eguna SAN BLAS EGUNA! Honen aitzakira, azken asteetan San Blasaren inguruan ibili gara lanean Maialenen laguntzarekin. Hona hemen laburpen bideotxo bat: