Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2015 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2021(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

ALTXORRAREN BILA ETA DANBORRADA

 Egun ederra izan zen atzokoa. Goizean ALTXORRAREN BILA ibili ginen Debako txoko ezberdinetan. Erronka politak gainditu eta guztiok elkarrekin altxorrera iritsi ginen, bai horixe! Altxorraren kutxan aurkituriko hamaiketa bereziaz gozatu eta alamedan amaitu genuen goiza. 


















Arratsaldean, DANBORRADA ospatu genuen. 

Aurten beste urtetan ospatu izan dugun bezala ezin dela badakigu, baina guk ere ukitu berezia eman nahi genion egunari. Horregatik, eskolako makilak hartu, musika jarri eta patioan gustura jo genuen Danborrada. 















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina